ESKOLA

Hauxe duzue gure helburua: Waldorf pedagogia edonorentzat egotea eskura, ingurune naturalean ikastetxe alternatibo eta jasangarria eskaintzearen bidez, guraso guztien partaidetzak bultzaturik.

Pedagogia honetan haurra da ardatza, haurra eta bere garapen naturala errespetatzea, eta horrekin batera baita garapen horri buruz gogoeta egitea ere, garapenean sortzen zaizkion beharretan ahalik eta ondoen laguntzeko.

Gizakia hiru alderdik osatzen dutela uste dugu: pentsamenduak, sentimenduak eta egiteko gaitasunak. Horregatik, eguneroko jardunean hiru alderdi horiek lantzen ditugu eta eskola bera ere hiruko ereduan daukagu antolatuta ikuspegi horri jarraituz.

+ PEDAGOGIA EZAGUTU

IKASMAILAK ETA ORDUTEGIAK

TXIKITXOEN GELA

(1-2 URTE)

(2-3 URTE)

HAUR HEZKUNTZAKO GELA BATERATUA

(3-6 URTE)

ORDUTEGIA

GOIZEZ > 9:30etik 13:30era, norbaitek behar izanez gero ordutegi zabalagoa izan dezake, bai goizez eta bai arratsaldez.

  • OSTEGUN arratsaldetan ez dugu umerik hartzen, irakasleok klaustroa izaten dugulako 15:00etatik 19:00etara.

LEHEN HEZKUNTZA

BIGARREN HEZKUNTZA

ORDUTEGIA

GOIZEZ > 8:30etik 13:30era.

ARRATSALDEZ > 15:00etatik 16:00etara.

  • OSTEGUNarratsaldetan ez da klaserik izaten, Irakasleok klaustroa izaten dugulako 15:00etatik 19:00etara.

BESTE ZERBITZU BATZUK

GARRAIOIA

Eskolak autobus-zerbitzua dauka haurrak egunero Gasteiztik Trokonizera ekarri eta bueltan eramateko.

JANGELA

Eskolan haurrek bazkaltzen gelditzeko aukera dute, baina momentuz jatekoa eskaintzeko aukerarik ez dugunez, beraiek ekartzen dute bazkaria termoan.
 
Eskolak zaintzaileak jartzen ditu eguerdiko tarte horretan haurrak zainduta egon daitezen.