WALDORF PEDAGOGIAKO

FORMAKUNTZA

Geroa Eskolan ekimen berri bat jarri genuen martxan 2015eko irailean: Waldorf Pedagogiako prestakuntza. Hiru ikasturteko iraupena du eta Waldorf-Steiner Eskolen Elkarteko Batzordeak babestu eta ziurtatzen du.

Konturatu ginen penintsularen iparraldean asko direla Waldorf Pedagogiako prestakuntza gogoz jasoko luketen pertsonak eta gogo horri erantzunez sortu zen ekimen hau.

Formakuntza asteburu osoko hamar bloketan ematen da, irailetik hasi eta ekainera bitartean. Ostiral arratsaldean hasten da bloke bakoitza eta igande eguerdian amaitu.

Lehenengo urtea ANTROPOSOFIAri eskaintzen zaio eta izen handiko adituek bideratzen dute, esate baterako, Didier Nuez, Antonio Malagón, Olga de Genaro, Lourdes Insagurbe, Joaquín Aguado eta antzeko adituek.

Formakuntzak alderdi praktikoa ere badu, izan ere, “Lan Taldeak” sortzen dira, partaideek beren iritzia adieraziz elkarrengandik ikasi eta aberasteko.

Horrekin batera, lehen urte honetan “Arte Tailerrak” ere badira, lan pertsonala eta auto-ezagutza bultzatze aldera.

Prestakuntza honetan, gainera, Waldorf Pedagogiako beste prestakuntza batzuetan ez bezala, “Ikasketa Taldeak” sortzen ditugu Antroposofiari buruzko irakurketetan sakontzeko. “Ikasketa Talde” bakoitzak Antroposofian esperientzia duen norbait du arduradun, taldeari laguntzeko. 10-15 laguneko taldeak dira.

Prestakuntzaren bigarren eta hirugarren urteak Waldorf DIDAKTIKA eta METODOLOGIAri eskaintzen zaizkio.

Prestakuntza honen beste ezaugarri bat da gehienez ere 40 lagun hartzen ditugula promozio bakoitzean, partaideen arteko harremana hurbila izatea ahalbidetzeko.

formacionwaldorfvitoria@gmail.com