ESKOLA

Hauxe duzue gure helburua: Waldorf pedagogia edonorentzat egotea eskura, ingurune naturalean ikastetxe alternatibo eta jasangarria eskaintzearen bidez, guraso guztien partaidetzak bultzaturik.

Pedagogia honetan haurra da ardatza, haurra eta bere garapen naturala errespetatzea, eta horrekin batera baita garapen horri buruz gogoeta egitea ere, garapenean sortzen zaizkion beharretan ahalik eta ondoen laguntzeko.

Gizakia hiru alderdik osatzen dutela uste dugu: pentsamenduak, sentimenduak eta egiteko gaitasunak. Horregatik, eguneroko jardunean hiru alderdi horiek lantzen ditugu eta eskola bera ere hiruko ereduan daukagu antolatuta ikuspegi horri jarraituz.

BESTE ZERBITZU BATZUK

GARRAIOA

Eskolak autobus-zerbitzua dauka haurrak egunero Gasteiztik Trokonizera ekarri eta bueltan eramateko.

JANGELA

Eskolan haurrek bazkaltzen gelditzeko aukera dute, baina momentuz jatekoa eskaintzeko aukerarik ez dugunez, beraiek ekartzen dute bazkaria termoan.

Eskolak zaintzaileak jartzen ditu eguerdiko tarte horretan haurrak zainduta egon daitezen.