ONGI ETORRI GEROA ESKOLARA

Trokonizen gaude eta hezkuntza ezberdina eta jasangarria eskaini nahi dugu, Waldorf pedagogian oinarrituta. Pedagogia hau
100 urteko historia duen nazioarteko hezkuntza-mugimendua da eta gaur egun mundu osoko ia 90 herrialdetan zehar dago zabalduta.
Eskola Eusko Jaurlaritzak homologatuta dago eta baita UNESCOrekin bat eginda ere, UNESCOri atxikitako Munduko Eskolen Sarearen bidez..

BIKAINTASUNA

Gure pedagogiaren oinarria haurtzaroa, nerabezaroa eta horien garapen naturala errespetatzea da, ikasketekiko seriotasuna praktikarekin orekatuz. Mundu aldakor honen erronkak kontuan hartuta, egokitzeko gaitasuna daukaten eta ikastea maite duten pertsonak heztea da gure helburua. BIZITZARAKO HEZKUNTZA.

IKASKETETATIK HARATAGO

 

Waldorf pedagogiaren oinarrietako bat haurraren eta nerabearen garapen-etapak zaintzea da, garapen intelektualarekin batera garapen fisikoa eta emozionala ere zainduz. Gure ikasketa-planak garapen-etapa bakoitzaren behar intelektual, fisiko eta emozionalei erantzun nahi die, giro aske eta lankidetzazkoan, trebetasun eta inteligentzia askotarikoak eskura ditzaten. IKASTEKO ORDUAN “BIDEA” GARRANTZITSUA DA.

ETORKIZUNERAKO PRESTATUTA

 

Waldorf pedagogia estatistiken bidez neurtzen den herrialdeetan, oso datu interesgarriak aurkitu ditzakegu: Waldorf eskoletan hezitako ikasleek emaitza hobeak lortzen dituzte unibertsitate-ikasketetara bideratzen direnean. Waldorf ikasleak gazte langileak eta jakin-min handikoak izan ohi dira, gauzen zergatia ezagutu nahi dutenak. Zergatik? Izan ere, gure ikasleak munduari begira jartzen ditugu, eta adorea ematearen bidez, euren pentsamenduan konfiantza izatera, euren ikuspuntuak lantzera eta munduan beste iritzi batzuk egon daitezkeela ere onartzera heltzen dira. Oso kritikoak izan daitezke gustatzen ez zaienarekin, baina batez ere sormen handiko gazteak dira, euren buruan eta euren iritzian konfiantza dutenak. ASKATASUNERA DARAMAN HEZKUNTZA.

EKINTZEN AGENDA