HIRU ATALEKU ANTOLAMENDUA

Didaktikari dagokionez, irakaslearen sormena da Waldorf Pedagogiaren oinarria eta irakaskuntzaren helburu gorena ikasle bakoitzaren heltze-prozesua errespetatzea, eta ikasle bakoitzaren gaitasun intelektualak, sentikortasun artistikoa eta lanerako borondatea orekatu eta bultzatzea; izan ere, pentsatu, sentitu eta egiteko gaitasunen arteko oreka osasuntsua bada, haurra modu orekatu eta osasuntsuan garatuko da. Prestakuntza honen helburua hauxe da: haur horrek heldua izatera heltzen denean gaitasun eta ekimen osoa izatea, bizitzaren erronkei erantzuteko eta etorkizuneko gizarteari ideia eta bultzada berriak eskaintzeko.