13 Mar Waldorf pedagogiak 100 urte

Waldorf pedagogia: “Ikas dezatela mundua aldatzeko”
2019ko irailaren 19an Waldorf eskolen mendeurrena ospatuko dugu “Learn to change the world” lemapean, izan ere, 100 urte beteko dira Stuttgarten lehen Waldorf eskola fundatu zenetik. Gaur egun Waldorf pedagogia mundu osoan zehar dago zabalduta eta guztira, 1.100 eskola  (240 Alemanian, 497 Europako gainerako herrialdeetan eta 358 gainerako kontinenteetan) eta ia 2.000 haur-eskola (70 herrialde baino gehiagotan) biltzen ditu.