WALDORF MUNDUAN

Waldorf eskolek oinarrizko irakaskuntza-zikloak eskaintzen dituzte: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa. UNESCOrekin bat egindako eskolen artean daude eta eskola askeen mugimendurik garrantzitsuena osatzen dute munduan.

Gaur egun Waldorf eskolak (edo pedagogia horretan oinarritutakoak) 1.100era heltzen dira eta haur-eskolak ia 2.000ra, mundu osoko 80 herrialdetan zehar zabalduta. Gainera, gero eta gehiago ari dira sortzen.

Pedagogia honek izugarrizko arrakasta du Sillicon Valley-n, ekonomia digitalaren gunean.

Estatu Batuetan gaur egun 160 Waldorf eskola baino gehiago daude eta horietatik 40 Kalifornian. Ez da kasualitatea Sillicon Valley-n, munduko teknologiaren sorlekuan, Waldorf eskolen kopurua handia izatea.

Sillicon Walley-ko eskola horietako batean, zehazki, Waldorf School of the Peninsula-n, ikasleen bi herenak munduko teknologia-enpresa garrantzitsueneko zuzendari, exekutibo eta ingeniarien seme-alabak dira. Hau da, Waldorf pedagogia aukeratu zuten, beren seme-alabak etorkizuneko erronketarako prestatzeko.

Eskola sortu ere “abiadura eta teknologia handiko kulturaren seme-alabei bihotzaren eta gogoaren hezkuntza eskaintzeko helburuarekin” sortu zuten 1984an.